EuskarAbentura Ruta Quetzalen inspiratutako espedizio euskalduna da. Helburu argia du: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea. Esperientzia positiboetan oinarrituta -abentura bat Euskal Herrian zehar- hiztun gazteen aktibazioa bilatzen du, baita harreman sare euskaldunak sortzea ere.
EuskarAbenturak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila. Euskarazko zerbitzua eskaintzeaz gain, lan ere euskaraz egiten dutela ziurtatzen du maila horrek.

2019ko espedizioa uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo dute, 16-17 urte bitarteko 120 gazterekin. Euskal Herria zeharkatuko dute, Mauletik Getxora, Donejakue bideak jarraituz eta Euskal Herrian dauden gizateriaren ondareak bisitatuz.
Honako langileak behar dituzte 2019ko espediziorako:
Lansarean lan-atarian jarri dituzte lan-eskaintzak, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera errazten duen atarian. Ikusi lan-eskaintza guztiak: Lansarean.eus

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.