Barbado eta Zelaia espetxera bidali ditu epaileak

Erredakzioa 2019ko ots. 8a, 19:53

Atzo gauean Gasteizen egin zen protesta. HALA BEDI

Gazteek ukatu dute Duran aurkitutako materialarekin zerikusirik izatea.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia, Delikan eta Gasteizen Ertzaintzak ostegunean atxilotu zituen bi gazteak, espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Maria Tardonek. 

Naiz atariak berri eman duenez, gazteek ukatu egin dute duela hilabete batzuk Dura herrian atzeman zuten bidoiarekin eta bertan zegoen materialarekin zerikusirik izatea. Gainera, gazteek epailearen aurrean adierazi dute bat egiten dutela ezker abertzalearen estrategia politikoarekin. Fiskaltzak bi gazteak espetxeratzea eskatu du; eta epaileak "delituaren larritasuna" kontuan hartuta, eta "ihes egiteko arriskuagatik" bi gazteak esperatzea erabaki du. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago