ABB Niessen erreferenziala da euskara lan munduan txertatzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko otsailaren 8a

Oiartzungo ABB Niessen-ek 100 urte bete zituen 2014an eta urte berean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zuen. 15 urtean lantegi barruan egindako lanaren fruitua izan zen ziurtagiria eskuratzea eta harrezkero lanean jarraitzen dute euskararen erabilera sustatzen. Izan ere, barne-kohesiorako elementu garrantzitsua da euskara lantegian eta kohesio horrek ekoizpenean eta lehiakortasunean ere eragiten du.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ABB Niessen bisitatu zuen atzo eta bertatik bertara jaso zuen euskararen erabileran egiten duten lanaren berri.

Bai Aldizkariaren 15. zenbakian argitaratu genuen ABB Niessen-en inguruko erreportajea.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago