Arabako kuadrilla guztietan Santa Ageda bezpera ospatuko dute gaur; herritarrak koplak kantatzera aterako dira arratsalde partean, makilen erritmoarekin lagunduta, eta etxeetatik eskean ibiliko dira. Gasteizen izango da ospakizunik jendetsuena. Joan den urtean baino 9 abesbatza gehiagok hartuko dute parte, eta abeslarien kopuruak nabarmen egingo du gora aurten, 647tik 1.267ra igarota. "Horrek erakusten du herritarrek tradizio hau berreskuratzeko eta zaintzeko nahia dutela", azpimarratu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok.
Honako hauek dira herrialdean izango diren hitzordu batzuk:
Gasteizen, 17.00etatik 21:30era ibiliko dira abesbatzak hiriko auzo guztietan.
Guardian, 18:30ean da hitzordua, Plaza Nagusian.
Samaniegon, 19:30ean, bolatokian.
Amurriok Kintoen Jaia jasoko du. Aurten 18 urte betetzen dituzten 99 gazte errondan irtengo dira.
Laudioko Areta auzoan, 17:00etan da hitzordua, Altamira plazan.
Araian, 19:00etan aterako dira Herriko Plazatik.
Kuartangon, otsailaren 9an ospatuko dute Santa Ageda eta Inauteria.