Arabako mendateetan arazo ugari sortzen ari da elurra. Larunbatean, goizean, Opakua, Herrera, Gasteiz, Bernedo eta Altube itxi dituzte, eta kateak behar dira Tejera, Zaldiran, Kontrasta eta Azazetatik ibiltzeko.
Gainera, Euskalmeten iragarpenen arabera, larunbatean egunak aurrera joan ahala elur kota 400-600 metrora jaitsiko da, eta egun osoan horrela jarraituko du. Igandean, berriz, elur-kota, egunaren lehen partean 400-600 metro inguruan egongo da. Gauean 600-800 m-ra igoko da.
Jarraitu zuzenean Arabako errepide nagusien egoera: