Motozaleak erakarri nahi ditu Arabak

Erredakzioa 2019ko urt. 21a, 09:59
Bereziki motozaleei begirako turismoa sustatu nahi dute aurten. / M. ARRAZOLA-IREKIA

Bigarren mailako errepideetan egiteko moduko lau ibilbide biltzen dituen liburuxka prestatu du Aldundiak.

Asteazkenean irekiko den FITUR Turismoko Nazioarteko Azokari begira, Araba motoz bisitatzeko liburuxka eta bideoa aurkeztu ditu Arabako Foru Aldundiak.

Gidaliburuak lau ibilbide bildu ditu, 54 orritan. Bereziki bigarren mailako errepideei begira diseinatu dituzte ibilbideak, errepide horiek turismo mota hori bideratzeko dituzten abantailei helduta: trafiko gutxi, zoru ona eta "ikuspegi paregabeak".

Orain arte familia turismoa, autokarabana bidezkoa, edota ardoari eta elikagaiei loturiko arloak jorratu dituztenez, oraingoan "bi gurpileko turismoaren txanda" iritsi dela uste du Cristina Gonzalez Turismo diputatuak, "motorrez gozatzeko eta, aldi berean, Arabako turismo erakargarri nagusiak ikusteko pentsaturiko lau ibilbide" proposatuta. Hegoalderantz presarik gabeIparralderantz presarik gabe, Haranak, Lautada eta Mendialdea eta Gazteluak eta ardoa dira ibilbide horien izenak. Orotara, 698 kilometroko ibilbidea osatzen dute lau proposamenek.

Turismo bulegoetan ez ezik, Espainiako eta Europako moto klubetan banatuko dute liburuxka, eta ingelesera, frantsesera eta alemanera itzuliko dute. Gidaliburuaz gain, gaian sakondu nahi dutela diote, eta, horretarako, "kuadrillekin koordinatuko" direla aurreratu du Turismo diputatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide