Alavesek partida kaskarra jokatu du Getaferen aurka

Ibon Gorrisi 2019ko urtarrilaren 19a

Abelardok zuzentzen duen taldeari asko kostatu zaio norgehiagokan sartzea. / LA LIGA

Lau gol jaso izanak zapore mikatza utzi du Abelardok zuzenduriko taldean.

Aspaldiko partez Alavesek ez zuen lau golik jasotzen. Denboraldi honetan Barçak eta Atletico Madrilek hiruna gol egin dizkiote bakar bakarrik. Horrek argi eta garbi erakusten du talde arabarrak zer-nolako garrantzia ematen dion golak ez jasotzeari. Halere, Getafe taldearen aurka dena hankaz gora jarri da.

Lehen minutuetatik talde madrildarrak gol aukerak sortu ditu. Izan ere, bigarren minutuan aukera paregabea izan du aurretik jartzeko markagailuan. Eskerrak ez duten asmatu. Asko kostatu zaio Abelardok zuzentzen duen taldeari norgehiagokan sartzea. Taldea ez da gauza izan lehen zatian gol aukerak sortzeko. Ezer gutxi egin du. Bi taldeak sailkapenaren goialdean daude eta zelai erdiko jokoa nagusi izango zela aurreikusten zen. Halere, Alavesentzat amesgaiztoa izan da.

Lehen gola penaltiz etorri da. Jokaldi inozoa izan da. Maripanek baloiaren kontrola hartzeko eta urruntzeko aukera izan du. Halere, baloiarekin aurrera egitea erabaki du eta, nola ez, joan egin zaio. Horren ondorioz, penalti garbia egin du. Matak, nahiz eta Pachecok eskuarekin ukitu, bat eta huts jarri du markagailuan. Jokaldi honek laburbiltzen du Alavesek egindako partida.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, Jorge Molinak zartako ikusgarria egin du areaz kanpotik eta bigarrena jarri du markagailuan. Handik gutxira, huts baten ondorioz hirugarrena etorri da. Partida erabat desitxuratuta Alavesentzat. Ez hankarik ez bururik. Egia esanda, aspaldiko partez, Getaferen aurka jokaturiko norgehiagoka kaxkarrena izan da.

Dena den, orain arte egindako ibilbidea ez da ahaztu behar. Oraindik ere sailkapenaren goialdean dago taldea. Porrota ahalik eta lasterren ahaztu beharra dago eta hurrengo partidan pentsatu behar dute. Mendizorrotzan izango da Rayoren aurka eta zaleen txaloekin garaipenaren bidera itzuli beharra dago.

Getafe: Soria; Damian Suarez, Djene, Bruno, Cabrera; Maksimovic, Cristoforo, Portillo (86’. Samu Saiz), Antunes (81’. Hugo); Jorge Molina (75’. Angel) eta Mata.

Txartel horiak:

Alaves. Pacheco; Martin, Ximo Navarro, Maripan, Duarte; Sobrino (73’. Twumasi), Pina, Manu Garcia (65’. Wakaso), Burgui; Borja Baston eta Calleri (73’. Guidetti).

Txartel horiak: 40’. Ximo Navarro, 62’. Pina, 77’. Duarte, 78’. Wakaso

Golak:

1-0: 33’. Mata (penaltiz).

2-0: 46’. Molina.

3-0: 55’. Molina.

4-0: 88’. Mata

Alfonso Perez Koliseoko harmailak:

Ia-ia 10.000 ikusle inguru bildu dira. Bertakoek gozatu ederra hartu dute Getafek jokaturiko partidarekin. Ez da

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago