ZubiGune Fundaziotik, Eider de la Cruz eta Ander Perales izan ditugu Enpresarean TB kanalean. Bikoteak zuzenekoa eskaini digu urtarrilaren 18an Usurbilgo Lanbide Eskolatik.
Prestakuntza iraunkorraren inguruan aritu dira, heziketa sistema berritzailearen oinarriak azaltzeko eta horren abantailak goraipatzeko.
ZubiGune Fundazioak Bai Euskarari Ziurtagiria (Bidean) dauka eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.