Andaluziako gobernu 'matxista'-ren kontrako mezua

Andaluziako gobernu 'matxista'-ren kontrako mezua
Andre Mari Zuriaren plazan egin dute elkarretaratzea. / Hala Bedi

Bart iluntzean mobilizazioa egin zen Gasteizen Andaluziako mugimendu feministari babesa adierazteko asmoz.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, Andre Mari Zuriaren plazan elkarteratzea egin zen bart iluntzean Andaluzian eratu berri den Gobernuaren izaera matxista salatzeko. Gizarteak azken hamarkadetan berdintasunerako bidean emandako aurrerapausoen kontrako proposamenak mahai gainean jarri izana leporatu nahi izan du mugimendu feministak.

Era horretan, estatu osoko eragile ezberdinek, Andaluzian, Gobernua eratzeko akordioaren barruan, eskuin muturrak hartu nahi dituen erabakien kontrako mugimenduekin bat egin nahi izan dute. Gasteizen egindako topaketan Faxismoaren aurrean, elkartasun feminista adierazten zuen leloa erakutsi dute bertaratuek. Ehunka lagunen babesa jaso du topaketak, eta bertan izan dira PSE, EH Bildu, Podemos eta Equo alderdi politikoetako ordezkariak.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?

Izan zaitez ALEAkide