Urtearen errepasoa eta etorkizunerako pauso berriak Bai Euskarari aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko urtarrilaren 8a

27. aleak Bai Euskarari Elkartearen azken urteko berriak jasotzen ditu, Lazarraga Sariak ekitaldiari arreta berezia eskainiz. Errepaso sakona egin dugu, 2018ko une berezienak gogorarazteko eta urte berrirako pausoetan indarrak jartzeko. Izan ere, euskaraz, asko dugu irabazteko. 

Gogoan izan,  ziurtagiriduna bazara, zure egoitzan jasoko duzula ale berria; utzi espazio ireki batean langileek eta bezeroek irakur dezaten!

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago