Abisu horia ezarriko dute asteazkenean elurragatik

Erredakzioa 2019ko urt. 7a, 15:30
Asteazkenean elurra Arabara iritsiko dela iragarri dute. ALEA

Elur-kota 800 eta 1.000 metrotik 500 edo 700 metrora jaitsiko da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du urtarrilaren 9an elurragatik, 18:00etatik 24:00etara. Elur-kota 800 eta 1.000 metro inguruan egongo da, eta azken orduetan 500 eta 700 metrora jaitsiko da. Bestalde, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakitera eman duenez, abisu horia ezarriko dute urtarrilaren 8an muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik Araban, 00:00etatik 10:00etara.

Asteazkenean  zerua oso hodeitsu egongo da. Goizaldean elur-kota 1.300 eta 1.500 metrotik jaisten joango da, arratsaldean 800 eta 1.000 metro inguruan egongo da eta azken orduetan 500 eta 700 metro inguruan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Egun amaieran barnealdean izotz txikia egingo du, bereziki mendi inguruetan eta Arabako zenbait puntutan.

Ostegunean berriro zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean. Prezipitazio txikia egingo du. Elur-kota 300 eta 500 metro inguruan egongo da. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Barnealdean izotz txikia egingo du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide