Egunez eguraldi eguzkitsua izan arren, azken egunotan tenperatura oso baxuak izan dira Araban, eta horiek asteburu osoan zehar mantenduko dira, iragarpenen arabera. Horregatik, Euskalmetek igandera arte luzatu du abisu horia, tenperatura baxuak eta izotzaldiak direla eta.
Araban jaso dute azken orduetako Euskal Autonomia Erkidegoko tenperatura baxuena. Ozaetan izan da: bertan termometroak -8,7 gradu markatu ditu.