Faktura ez emateagatik hamasei espediente zabaldu ditu Aldundiak

Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 13:13

Araba osoko zenbait establezimendutan egin du ikuskatze kanpaina Diputazioak. ALEA

Azaroaren amaieran ikuskatze kanpaina trinko bat egin du Diputazioak zenbait sektoretan.

Foru ogasunak espedientea ireki die Arabako hamasei establezimenduri faktura ez egiteagatik. Azaro bukaeran berariazko kanpaina bat egin zen hainbat sektoreren lokaletan, hala nola ostalaritza, arropa konponketa, albaitaritza klinika, ile apaindegi, bazar, apaindegi, okindegi eta gozogintza establezimenduetan.

Kanpaina horren ondorioz, foru ogasunak espedientea ireki die bisitatu dituen establezimenduen %40ri, irregulartasunak hauteman direlako faktura ez erregistratzeagatik, ez bidaltzeagatik edo bezeroari ez emateagatik. Kasu guztietan, foru araudiak seirehun euroko isunak jasotzen ditu eragiketa irregular bakoitzagatik, eta isun horiek murriztu daitezke epe barruan ordainduz gero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago