Hainbat kaputxadunek ikasle bati eraso zioten joan den ostiralean, EHUko Letren Fakultatearen inguruetan, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. EFE agentziaren arabera, bi izan ziren erasotzaileak.
Euskal Herriko Unibertsitateak eraso hori "erabateko irmotasunez" kondenatu du. "Bere elkartasun eta babes osoa adierazten dio pertsona kaltetuari eta susperraldi azkar bat opa dio. Bortizkeriak ez du tokirik unibertsitatean, ezta hemendik kanpo ere".