“Entitate bat modu egokian kudeatzeko ezinbestekoa da hizkuntzaren aldagaia aintzat hartzea”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko abenduaren 1a

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia ospatu dute Gernika-Lumon, 22 enpresa, saltoki eta entitateen euskara maila aitortzeko. Hamaikagarren urtea da jardunaldia antolatzen duela Bai Euskarari Elkarteak, Gernika-Lumoko euskara saila, Busturialdean euskaraz bizi elkartea, Gernikako AEKArtez Euskara Zerbitzua eta Seber Altube Ikastolarekin elkarlanean.

Bai Euskarari Elkarteko Maddi Iregik hartu du hitza, euskararen aldeko pausoak ematen ari diren erakundeak zoriontzeko eta Gernika-Lumoko bidelagunei eskerrak emateko. Jarraian, Gernikako euskara zinegotziarekin, Marisa Aldamizetxebarriarekin batera, 22 ziurtagirien banaketari ekin diote.

Ziurtagiridunen aitortza

Gernika-Lumoko Ziurtagiridunen artean bostek "Zerbitzua eta Lana Euskaraz" maila lortu dute; 11k, "Zerbitzua Euskaraz"; eta gainontzeko guztiek, zazpik, "Euskararen Bidean" maila. Bai Euskarari Elkarteko ordezkariak entitate horien guztien aurrerapausoak azpimarratu ditu; izan ere, esparru horretan egiten den ekarpena txalotzekoa da. Gainera, nabarmendu nahi izan dute, Bai Euskarari komunitatean ziurtagiriaz gain, beste baliabide eta proiektuetan parte-hartzeko aukerak ere badituztela, hala nola: Enpresarean edo Lansarean bezalako sare edo-eta bestelako baliabide eta tresna profesionala. Gainera, Bai Euskarari Elkartetik ziurtagiridunen jarraipena eta ebaluazioa arretaz egingo dutela adierazi dute, etengabeko laguntza eta gertutasuna eskainiz. 

Gainera, Euskaraldiarekin gertatzen ari den bezala, gure lurraldearen eraldaketaz ari garela adierazi du Iregi-k. “Enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat da, enpresarentzat eta baita transformazio-prozesu horietan parte hartzen duten pertsonentzat ere”. 

Ziurtagiridunen zerrenda

Euskararen bidean:

  • Ekin Taldea 
  • Electricidad Argi Ola, SL 
  • Gernika Rugby Taldea
  • Gernikako Notaria 
  • Gestoria Cor S.L. 
  • Madariaga Hortz Klinika 
  • Zurich Aseguroak 

Zerbitzua euskaraz:

  • Arrano Kultur Elkartea 
  • Arrien Optika
  • Bake Leku-Txokoa
  • Duka Arropa Denda 
  • Eraikuntzarako materialak Izagirre, SA 
  • Gernika Garbiketak SL 
  • Kopi Laster Fotokopiak 
  • Loreder Parafarmazia 
  • Mª Luisa Lurrin-Denda 
  • Urrutia Aholkularitza - Urrutia Asesores Consultores S.L.U. 
  • Zaindu Fisioterapia 

Zerbitzua eta lana euskaraz

  • Busturialdeko AEK euskaltegia - Gernika-Lumo 
  • Elai Alai Dantza Taldea 
  • Kosnoaga Igeriketa Elkartea 
  • Seber Altube Ikastola 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago