Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan.
Gasteizen amaiera
Korrikaren 21. edizioa izango da datorren urtekoa, apirilaren 4tik 14ra bitartean. Gares izango du abiapuntu eta Gasteizera iritsiko da lekukoa, Euskal Herri osoa zeharkatuz. Bertan jakingo da Korrikaren sekreturik handienekoa: lekuko barruan ehunka kilometro egin dituen mezuaren egilea.