22 hautagaitza izan ditzake Errementarik Goya sarietarako

Erredakzioa 2018ko aza. 28a, 19:24

Proposamen guztien arteko behin betiko hautagaitzak abenduaren 12an ezagutaraziko dira.

2018 urte ahaztezina izango da Paul Urkijo zinemagile gasteiztarrarentzat. Pantaila handira salto eman eta Errementari filmari esker, urte borobila bizitzeko aukera izan du zinema zuzendari gazteak.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean abiatu zuen bere ibilbidea  Errementari filmak, eta lehendabizikoan Publikoaren Sari Nagusia jaso zuen gainera. Ondoren etorri dira beste zenbait sari ere, Uthako FilmOuest Festivalean jasotako bost sariak esate baterako (film onenarena, zuzendari onenarena, Eneko Sagardoyri aktore onenarena eta jantzi zein makillaje onenaren saria).

Kritika onak jasotzeaz gain, publikoaren artean ere harrera oso ona izan du pelikulak. Euskaraz grabatutako pelikula izan arren, gure lurraldetik kanpo ere oso ondo hartu dute ikusleek eta Netflix plataforma digitalean txertatua izan ondoren, mundu mailan egin da ezaguna Patxi errementariren ipuina.

Azken albiste ona jaso berri dute pelikulako arduradunek: Goya sarien 33. edizioko hautagaitzak erabakitzeko lanetan ari diren honetan, Errementarik 22 hautagaitza arte izan ditzake. Besteak beste, hauek dira hautagaitza jasotzeko proposamena izan duten kategoriak:

  • Filma onena
  • Zuzendari gazte onena: Paul Urkijo
  • Gidoi adaptazio onena: Asier Gerrikaetxebarria eta Paul Urkijo
  • Musika orijinal onena: Pascal Gaigne
  • Aktore protagonista onena: Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga
  • Bigarren mailako aktore onena: Gorka Aginagalde, Gotzon Sanchez, Iñigo de la Iglesia, Jose Ramon Argoitia, Josean Bengoetxea eta Ramon Agirre
  • Bigarren mailako aktore onena: Itziar Ituño eta Maite Bastos
  • Ekoizpen zuzendaritza onena: Javier Arsuaga
  • Argazkilaritza zuzendaritza onena: Gorka Gomez Andreu
  • Montaiarik onena: Paul Urkijo
  • Zuzendaritza artistiko onena: Izaskun Urkijo
  • Jantziteria onena: Nerea Torrijos
  • Makillaje eta orrazkera onena: Beatriz Lopez de Zurimendi eta Pedro Rodriguez
  • Soinu onena: Pablo Bueno eta Iosu Gonzalez
  • Efektu espezial onenak: Jon Serrano eta David Heras

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide