Ribabellosako ordainlekua AP-68 errepidearen diru-laguntzetan sartu dute

Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 13:11

AP-68 autopistaren diru-laguntzetan sartuko dute Ribabellosako ordainlekua

AP-1 autopistaren doakotasunarekin bat dator neurria.

AP-68 autopista erabili ohi duten arabarrentzako diru-laguntza programaren oinarriak aldatuko ditu Arabako Foru Aldundiak. Hemendik aurrera, Ribabellosako ordainlekua ere diru-laguntza eskuratzeko erabili beharreko sarrera eta irteeren zerrendan izango da. 

2018ko abenduaren 1etik aurrera AP-1 autopista erabiltzearren ez da ordainsaririk ordaindu beharko Burgos eta Armiñon artean, eta laster irekiko duten ordainleku berri bat egiten ari dira Ribabellosako AP-68ko lotunean. Horregatik erabaki dute diru-laguntza programaren oinarri arautzaileak aldatzea eta Ribabellosako ordainlekua sartzea.

Foru gobernuak ekainaren 12an onetsi zituen AP-68 errepidea erabiltzen duten pertsonentzako diru-laguntza programaren oinarri arautzaileak, eta %60 handitu zuen hamabost bidaiatik gora autobidearen Arabako zatiko ordainsariarengatik ematen zuen diru-laguntza.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago