Adinekoentzako etxebizitza komunitarioa izango da Aurora etxea

Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 11:07

Lehen graduko mendekotasuna duten adinekoentzat izango da.

Gasteizko udal gobernuak Alde Zaharrean dagoen Aurora zahar-etxea eraberritu eta irisgarritasuna hobetzeko lanak esleitu ditu. Hala, urtebeteko epean, etxebizitza komunitarioak sortuko dira bertan, logela zabalagoak egingo dira eta pertsonarengan zentratuko arreta ereduari jarraituko zaio.

"Eraikin osoan esku hartuko dugu, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko eta espazioak erabiltzaile-profil berriari egokitzeko, horri ere erantzun behar baitiogu: lehen graduko mendekotasuna duten adinekoak", azaldu du Peio Lopez de Munain zinegotziak.

Betekizun berrietara egokitzen den bigarren udal egoitza izango da Aurora. Itxura berria agertzen lehena Los Molinos izango da, laster amaituko baitira eraberritzeko obrak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide