Ia 7.000 lagunek eman dute izena Gasteizko Udaleko lan eskaintza publikoan

Erredakzioa 2018ko aza. 16a, 12:40
Martxoan egin nahi dute lehenengo azterketa. / Gasteizko Udala

Gaur gauean amaituko da epea 132 lanpostuetarako izena emateko.

Udalak erdi eta goi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko deitu duen lan-eskaintza publikoan izena emateko ordu gutxi falta dira, eta dagoeneko 6.834 lagunek erregistratu dute eskabidea udal administrazioan lan egin ahal izateko hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

Hauek dira orain arte eskabide gehien jaso duten lanpostuak eskainitako 50 espezialitatetatik: gizarte lana (886 izen-emate),  jarduera soziokulturalen kudeaketa (558), administrazio orokorra (545) eta psikologia (408). 

Urrian hasi zen izena emateko epea Udalak A1 eta A2 taldeetan 132 lanpostu betetzeko deitu duen lan eskaintza publikorako hautatzeko probetan parte hartu ahal izateko.

Funtzio Publikoaren Sailak aurreikusi du lehenengo probak 2019ko martxoaren amaieran egingo direla. Egokitzen diren aldi baterako langile beharrei erantzuteko kontratazio-zerrendak sortuko dira deialditik; proba guztiak gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez dutenekin osatuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide