Hiru gradu bikoitz berri izango ditu Arabako campusak

Erredakzioa 2018ko aza. 13a, 17:53
Arabako campusak gradu berriak izango ditu.

Zazpi gradu bikoitz berri ezarriko dira EHUn hurrengo ikasturtean.

Arabako EHUko campusean hiru gradu bikoitz berri ezarriko dira hurrengo ikasturtean. Hala iragarri du EHUko gobernu batzordeak gaurko ohiko bilkuraren ostean.

Arabako Ingeniaritza Eskolaren eta Ekonomia eta Enpresa fakultatearen koordinazioari esker bi gradu eskainiko ditu EHUk: Ingeniaritza Mekanikoa Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioarekin batera; eta Ingeniaritza Informatikoa Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioarekin batera.

Halaber, Farmazia fakultatean gradu bikoitz berri bat ezarriko dute: Farmazia eta Giza-elikadura eta Dietetika barne hartzen duena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide