Datorren astean jakinaraziko dira 2018ko Lazarraga sariak

Erredakzioa 2018ko aza. 7a, 06:00

Artiumen izango da aurten Lazarraga sariketa. / Alea

Sari banaketa azaroaren 15ean izango da, Artium museoan, 19:30etan. 

Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea da sarien helburu nagusia.

Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea eta azaroaren 15ean jakinaraziko dituzte aurtengo irabazleak. Epaimahaiaren esku dago orain Lazarraga Sariak zeintzuk jasoko dituzten erabakitzea. 2018ko sariketan bost sari izango dira, erakunde zein norbanakoentzat. 

Artium museoan, azaroaren 15ean, egingo den ekitaldira gerturatu eta saridunak nortzuk izango diren ikustera joan nahi duen edonork, aldez aurretik izena emateko aukera dauka.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago