Larunbatean aterako da kartzelatik Alfredo Remirez

Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 10:23

Alfredo Remirez @erreharria. / Aiaraldea

Urtebeteko espetxealdia egin du @erreharria-k "terrorismoa goratzea" leporatuta; Amurrion egun osoko jaia prestatu dute.

Urtebeteko espetxealdia bete du Alfredo Remirez @erreharria-k, eta larunbatean aterako da Zaballako kartzelatik.

Presoen sakabanaketa salatzeko herriko jaietan atera zuen panpin batengatik zigortu zuten, "terrorismoa goratu" zuela leporatuta; 2017ko otsailean Armiarma operazioan atxilotu zuten, eta Amurrioko jaietako auzia baliatu zuten –2009. urtekoa– kartzelaratzeko. 

Amurrion jaialdia

Remirezen omenez, festa bat antolatu dute Amurrion. 12:00etan herri argazki bat egingo dute plazan, 12:30ean poteo bat izango dute eta bazkaria jarraian. Arratsaldean, kalejira eta kontzertuak izango dira Dantzetan Jarrai eta DJ Peruren eskutik. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago