Berehalakoan agortu dira sarrerak

Erredakzioa 2018ko urr. 30a, 15:18

Euroligako lauko finala ikusteko sarrerak eskuratzeko webgunean izandako arazoen berri eman dute zaletu askok.

Ordu erdi eskas besterik ez da behar izan Baskoniaren bazkideentzat lehentasunezkoak ziren 500 sarrerak agortzeko. Salmentan jarri diren lehen sarrera horiek 185 eta 535 euro bitarteko prezioan saldu dira, eta horrelakoetan ohikoa izaten den bezala, merkeenak izan dira agortzen lehenak, salmenta hasi eta hamar minutuko tartean.

Salmentarako egokitutako webguneak, bisita kopurua altuaren eraginez, arazo ugari izan ditu eta zaletu askoren haserrea nabaria izan da sare sozialetan.

Gaurko eguna zuten Baskoniako zaletuek lehentasunez sarrerak eskuratu ahal izateko. Bihartik aurrera, beste egun bateko epea izango dute gainontzeko taldeetako bazkideek ere. Epe hori agortutakoan, ohiko salmenta burutuko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide