Dispertsioaren aurpegi desberdinak erakutsiko ditu 'Askatasun haizea' ikuskizunak

Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 15:06
Besteak beste, Oier Guillanek parte hartuko du ikuskizunean. / 111Akademia

Agurainen, Gasteizen eta Amurrion aurkeztuko dute antzerkia; besteak beste, Ramon Agirre, Oier Guillan, Arantza Eziolaza, Patxi Bisquert eta Ainhize Solaun izango dira taula gainean.

Etxeraten eskutik, dispertsio politikaren aurpegiak mahai gainean jarri nahi ditu "Askatasun haizea" ikuskizunak. Egoera politikoa aldatu arren, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen egoerak berdin jarraitzen duela salatu dute, dispertsioak 29 urte bete dituenean.

Hiru ikuskizun prestatu dituzte hurrengo egunetarako. Agurainen gaur izango da, 20:00etan, Harresi aretoan; Gasteizen bihar izango da, urriaren 25ean, Kubik aretoan, 20:00etan; eta ostiralean Amurrion, 20:00etan, Amurrio antzokian.

Horietan, besteak beste, Patxi Bisquertek, Arantza Eziolazak, Belen Nevadok, Ruben Sanchezek, Oier Guillanek, Ramon Agirrek, Uluka taldeak, Unai Lopez de Armentiak, Naike Bengoak, Ainhize Solaunek eta Alejandro Aldanak parte hartuko dute.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide