Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak argitaratu du 2013az geroztik amatasun baimena eskatu duten arabarrei PFEZ-a itzultzeko inprimakia. Aldundiak ofizioz itzuliko ditu atxikipenak, baina kontu korronte zenbakia eta egungo helbidea eskatuko ditu. Aldundiaren webgunean argitaratuta dagoen inprimakiaren bitartez egingo du: www.araba.eus. Datuak posta elektroniko bidez (maternidadrenta@araba.eus), posta bidez edo aurrez aurre ere eman daitezke.
2018an aitatasun bajak hartu zituzten aitei dagokienez, 2018ko Errentaren Kanpainan egindako atxikipenak itzuliko dira eta ez da beharrezkoa izango inprimakia betetzea. Gauza bera gertatuko da urte honetan amatasun bajak hartu zituzten amekin; kasu horietan ere, Errentaren kanpainan egingo da itzulketa eta ez da beharrezkoa izango inprimakiak betetzea.