Arabako Errioxako eta Lautadako Correosen murrizketak salatu ditu LABek

Erredakzioa 2018ko urr. 23a, 07:00

Correosen murrizketak egon direla salatu du LABek.

Lau lanpostu desagertu direla salatu du sindikatuak.

Lautadan eta Arabako Errioxan Correos enpresako zerbitzua are gehiago murriztuko dela salatu du LAB sindikatuak, banaketa lanpostuen %30 desagertu baita –lau langile–. Banatu behar diren eremuak, berriz, handitu egin ditu Correosek eta kasu batzuetan ehun kilometrotik gora eta dozenaka herri hartzen dituzten zonaldeak ezarri ditu. "Ezinezkoa izango da eguneroko banaketa behar bezala egitea".

Sindikatuaren iritziz, aldaketak zuzenean eragingo die administrazioei, epaitegiei edo osasun zerbitzuei, eman behar dituzten jakinarazpenak entregatzeko arazoak handituko baitira. "Arabako herrietan bizi diren pertsonak baztertzen dira". Halaber, salatu dute lan-zama handiagoa kudeatu beharko dutela langileek, eta murrizketek arriskuan jartzen dutela langileen osasuna.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago