Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak irabazi du Espainiako telebistako emakumezko aktore onenaren saria TVEko 'La otra mirada' seriean egindako lanagatik; harekin batera, Aura Garrido aktoreak ere irabazi du 'El día de mañana' serieagatik.
Gasteizko Ortzai antzerki taldean ikasi eta 2008an egin zituen Lopez Arnaizek lehenengo lanak aktore modura. Besteak beste, 'Amaren eskuak', '80 egunean', 'El guardián invisible' eta 'Un otoño sin Berlín' pelikuletan parte hartu du, eta estreinatzeko zain dauden 'Mientras dure la guerra' eta 'El árbol de la sangre' filmetan.
Telebistan, 'La otra mirada'-rekin batera, besteak beste, 'La Peste' eta 'Qué vida más triste' saioetan aritu da.
Datorren azaroaren 14an banatuko dtuzte Ondas sariak Bartzelonako Liceun. Besteak beste, Jordi Baste eta Julia Otero kazetariek, Manolo Garcia abeslariak eta 'Paquita Salas' serieak ere jasoko dute saria.