Azaroaren 11n ospatuko da Bizilagunak kultura arteko bazkaria

Erredakzioa 2018ko urr. 16a, 13:09
Bizilagunak bazkaria. ALEA

Zurrumurru arrazista eta xenofoborik gabeko kultura arteko bizikidetza sustatzea nahi dute.

Bosgarren urtez ospatuko da azaroaren 11n Bizilagunak kultura arteko bazkaria. Arabako Foru Aldundiak eta CEAR-Euskadik zurrumurruen aurkako estrategiaren esparruan sustatutako egitasmoa da hau, hain zuzen "zurrumurru arrazista eta xenofoborik gabeko" kultura arteko bizikidetza sustatzeko helburuarekin. Azaroaren 11n Arabako etxe eta txoko anitzetan jatorri kultural ezberdinetako familiak elkartuko dira bazkalorduan. Lautada, Mendialdea, Aiara, Arabako Errioxa eta Gasteiz kuadrillek parte hartuko dute ekimen honetan. 

Arabako CEAR-Euskadiko arduradun Rosabel Argotek azaldu duenez, "askotan gure bizilagunak ezagutu nahi ditugu, baina ez dugu haiekin elkartzeko topagunerik. Bizilagunak programarekin gure etxeetako ateak zabaltzen ditugu, gure eguneroko espazio pertsonala. Aurreko urteetako esperientzietan oinarrituz, egiaztatu ahal izan dugu horrelako egitasmoak kultura ezberdinetatik datozen pertsonen arteko adiskidetasun handien hasiera izaten direla".

Iaz, Bizilagunak egitasmoan, 44 herritartasun ezberdinetako mila pertsona bildu ziren bazkaltzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide