Enplegu planak sustatuko ditu Aldundiak langabezia handiena duten udalerrietan

Erredakzioa 2018ko urr. 16a, 10:08

Langabezia tasa handiena duten zortzi udalerrien artean dago Bastida. PHOT.OK

 Oion, Amurrio, Laudio, Bastida, Agurain, Kanpezu, Lapuebla de Labarca eta Moredara zuzenduko da 382.100 euroko aurrekontua.

Arabako Foru Aldundiak enplegu planak bultzatuko ditu hurrengo hilabeteetan langabezia tasa handiena duten zortzi udalerrietan: Oion, Amurrio, Laudio, Bastida, Agurain, Kanpezu, Lapuebla de Labarca eta Moreda. Plan hauek 382.100 euroko aurrekontua dute, eta udalerri horietako 33 pertsonari prestakuntza ematea eta gizarte eta ingurumen lanak egiteko kontratatuak egitea dute helburu.

Ekimen hau Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenerako Sailaren hirugarren programaren baitan gauzatuko da, langabeziaren aurka borrokatzeko, egoerarik kaskarrenean dauden Arabako eskualdeetan. Programa Lanbidek finantzatzen du eta hilabete bukaeran Gasteizen, Laudion eta Agurainen abian jarriko diren lau enplegu anezkek osatzen dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago