2019an herri guztiek banda zabalerako sarbidea izango dute

Erredakzioa 2018ko urr. 1a, 16:02
Maeztura iritsi da jada banda zabala. ALEA

Araba Konektada programari esker 69 herritara iritsi da banda zabala.

Arabako herri txikienak ere banda zabalerako sarbidea izango du 2019. urtearen amaieran. Hala ziurtatu du gaur Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek. Izan ere, lehenbiziko 69 herritara iritsi da jada banda zabala. 

Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abian jarritako programen bitartez bi teknologia erabiltzen ari dira: FTTH eta LTE (4G). FTTH teknologiaren kasuan, zuntz optikoaren bidez, 100 eta 600 megabyte arteko abiadura eskainiko da, eta giga batera ere iritsi ahal izango da. LTE teknologiaren bidez antena batek igorritako seinalearen bidez iristen da konexioa etxeetara, mugikorren antzera, eta gutxienez 30 megabyteko abiadurako konexioa eskainiko du.

"Herri batzuetan, dagoeneko jarrita dituzte lehenengo bertikalak, eta zenbait etxetan badute dagoeneko kablea; hala ere, hedatzea aurreratuago dago LTE teknologian, ez delako behar azpiegitura handirik", adierazi du Gonzalezek. Abuztura bitartean, 10 herrigunetara iritsi da FTTH teknologia, eta beste 58 herritan LTE bidezko abiadura handiko internet dute.

Akordioaren baitan jasota dago zuntz optikoak prezio berbera izango duela lurraldeko edozein tokitan, "izan Gasteizen, izan herririk ezkutuenean”, erantsi du diputatu nagusiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide