Korrikaren bideoklipa hilaren 24an grabatuko dute Gasteizen

Erredakzioa 2018ko ira. 13a, 18:00

Amurrioko Juan Urrutia plazan izan da gaur grabazioa. /Aiaraldea

Gaur Amurrion grabatu dute 21. Korrika iragartzeko spotaren beste atal bat.

Udaberrian helduko da 21. Korrika Euskal Herriko bazter guztietara, eta hori iragartzeko bideoklipa grabatzen ari dira egunotan. Gaur bertan, Amurrion izan dira, eta herriko hainbat bizilagunek parte hartu dute saioan. Irailaren 24an berriz Gasteizen izango da; Salburua auzoan grabatuko dute ataletako bat, 18:00etatik 21:00etara.

Antolatzaileek nabarmendu duten moduan, 100 boluntario beharko dituzte bideokliperako, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Adin guztietako lagunak behar dituzte; interesa dutenek gasteiz@aek.eus helbidearen bitartez jar daitezke harremanetan, helbidea, izen-abizenak eta adina zehaztuta.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago