Ezagutzen al duzu Lansarean lan-ataria?
Bai Euskarari Elkarteak sortu eta kudeatzen duen lan bilatzailea da, euskara hutsez dagoen bakarra. Euskal enpresa eta profesionalei zuzenduta dago, hautagaiak edo-eta lan aukerak topa ditzaten.
Tresnak funtzionalitate eta zerbitzu interesgarri asko eskaintzen ditu, ibilbide profesionala modurik pertsonalizatuenean eraiki ahal izateko.
Gainera, azken urtean www.lansarean.eus webgunetik harago joan gara eta, erabiltzailearen bilaketa eta kontsumo ohituretara egokitzeko helburuarekin, aplikazioa sortu dugu, Lansarean App, hain zuzen ere.
Dagoeneko batzuek goitik behera ezagutzen dute tresna eta beste batzuek, ordea, oraindik ez dute horren berri izan edo erabiltzeko zailtasunak dituzte.
Lansarean denon aukera da eta denon eskura dago; beraz, guztiok erabili dezagun, bi gida sortu ditugu lan-atariaren funtzionamendua ezagutzeko laguntza behar duten horientzat.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.