Danborrada, mozorro-festa eta Vendetta, Legutioko jaiak ospatzeko

Erredakzioa 2018ko ira. 7a, 12:16
Arabako azkeneko kontzertua Legution emango du Vendettak. /Guillermo Urkijo

Gaur hasiko dira Kofradia jaiak, 19:30ean, danborrada eta buruhandiekin. 

Astelehena bitartean, hamaika ekitaldi izango dira Legutioko jaietan. Txupinarekin batera hasiko dira, 19:30ean, eta danborradarekin, buruhandiekin eta Drindotsen kontzertuarekin jarraituko dute. 

Larunbat goizean gazteentzako txokoa eta dantza saioa izango dira nagusi, paella erraldoiarekin batera. Pilota partidu eta elektrotxarangarekin jarraituko dute arratsaldean, eta Vendettaren kontzertua izango da 23:30ean; talde nafarrak Araban eskainiko duen azkeneko kontzertua izango da Legutiokoa. 

Igandean mozorro eguna izango da, herri bazkaria eta koadrillen mozorro desfileekin. Kantu Koloreren kontzertuaren ostean banatuko dituzte mozorro onenen sariak. Jaiei amaiera emateko, astelehenean, haurrentzako jolas-parkea, bolo txapelketa, patata-tortilla txapelketa eta Golde Apple Quartet-en emanaldia izango dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide