Lau enplegu anezka jarriko dituzte martxan udazken honetan

Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 13:28

Lana bilatzeko baliabideak eskainiko dituzte anezkek. ALEA

80 plaza izango dira, langabetuei zuzenduak.

Arabako Foru Aldundiak eta Santa Maria la Real Fundazioak lau enplegu anezka jarriko dituzte abian urrian, Gasteizen bat, eta Laudion eta Agurainen bana; langabetuei baliabide eraginkor bat eskaintzeko asmoa dute, eta lan bat aurkitzeko aukera hobetzea.

Hala, elkarren arteko lankidetza berritu dute erakunde biek; izan ere, joan den udazkenean Araban sustatutako enplegu anezken bidez laneratze kontuetan lorturiko emaitzak onak izan ziren. Talde horietan parte hartu zuten hamar pertsonetatik seik lanpostu bat aurkitu zuten hainbat alor profesionaletan. Gainera, bostetik batek lan kontratu mugagabea lortu zuen, eta beraz, lan merkatuko egungo batez besteko enplegagarritasun tasa gainditu zen. 

Lau enplegu anezkatan 80 plaza izango dira, langabezia gehien daukaten Arabako eskualdeetan. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak langabeziaren aurka borrokatzeko daukan plan bereziaren atal bat dira. Plana Lanbidek finantzatzen du, eta 500.000 euroko zuzkidura dauka.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago