Zinemaldian aurkeztuko dute 'Vitoria, 3 de marzo' pelikula

Erredakzioa 2018ko ira. 3a, 14:28
'Vitoria, 3 de Marzo' pelikularen grabazioa. / Alea

Hilaren 26an aurkeztuko dute, EITB Galaren barruan; Paul Urkijoren Errementari ere ikusi ahal izango da Donostian.

2017 amaieran Gasteizko kaleetan grabatutako Vitoria, 3 de marzo pelikula Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, hilaren 26an. EITB Galan ikusi ahal izango da lehenengo aldiz Victor Cabacok zuzendutako pelikula. 

Martxoaren 3ko gertakizunak kontatzen dituen pelikularen gidoia Juan Ibarrondok eta Hector Amadok landu dute, eta Gaizka Bourgeaud da argazki zuzendaria. Besteak beste, Iñaki Rikarte, Amaia Aberasturi, Alberto Berzal eta Mikel Iglesias aritu dira aktore lanetan. 

Beste alde batetik, Zinemira atalean, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren Errementari ikusi ahal izango da. Sitgesen aurkeztu zuten joan den urtean, eta geroztik ibilbide oparoa egin du, besteak beste, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astean publikoaren saria irabazita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide