Mikel Urdangarini buruzko filma aurkeztuko dute Zinemaldian

Erredakzioa 2018ko abuztuaren 31

Londres, Buenos Aires edota Okinawara egindako bidaietan jarraitu du Oier Aranzabal zuzendariak. 

Oier Aranzabalek (Zarautz, 1988) bere lehen filma aurkeztuko du Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioan. Mikel Urdangarin abeslaria da dokumentalaren protagonista, baina artista bidea da edozein sortzailek buruan dituen gai unibertsalak jorratzeko: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota, bakardadea edo fama.

Aranzabal proiektuaren gidoigile taldeko kide ere bada, eta  azken bi urteetan Urdangarin grabatzen aritu da bere bizitzako egunerokotasunean (bidaiak, kontzertuak, entseguak…) eta lan horren fruitua da Margolaria: bidaia baten istorioa. Bidaia horrek Urdangarin Buenos Airesera, Edinburgora, Londresera eta Okinawara (Japonia) eraman du.

Margolaria (The Painter) - Official Trailer from Maluta Films on Vimeo.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago