Hondakinen planak 80 jarduera aurreikusi ditu

Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 10:05

2030era arteko hondakinen plana aurkeztu du Diputazioak. /Alea

Berrerabilera eta konponketa instalazio bat eta konposta egiteko bi planta aurreikusi ditu Arabako Aldundiak 2030 urtera arte prestatutako dokumentuan.

Arabako hondakinen kudeaketarako eta prebentziorako plan berriak 2030erako dituen helburuak hondakinak %1 murriztea, elikagaien xahuketa %50 ekiditea eta soberakinen %60a gutxienez berrerabiltzea eta birziklatzea dira. Aldundiak onartutako planean 80 neurri aurreikusi ditu, eta horretarako 60 milioi euroko inbertsioa egingo da. Haien artean, hondakinak konpondu eta berrerabiltzeko azpiegitura bat eta Gasteizen zein Aiaran kokatuko diren bi konpostaje-planta daude.

Planaren beste ardatz estrategiko bat hondakin organikoak hautatu eta kudeatzeko edukiontzi marroia jartzea edota Arabako herrietan konposta egitera bultzatzea da. Josean Galerak, Ingurumen eta Hirigintza Saileko Foru Diputatuak, ekonomia zirkularraren garrantzia azpimarratu du, eta herritarrak kontzientziatzeko ahalegin berezia egingo dutela: "Kontsumo arduratsuagoa lortzeko lanean jarraitu behar dugu, eta horretarako, soilik behar duguna erosi behar dugu eta baztertu egin behar ditugu bilgarri gehiegi duten produktuak". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago