Aldundiak alkohol proba egingo du urrira arte Arabako hamabi herritako jaietan

Erredakzioa 2018ko abu. 1a, 09:47
'Prebenjaia'ren iazko irudi bat. AFA

PrebenJaia programa 2006tik martxan dago Arabako landa eremuan.

Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuen sailak gauez informazio karpak jarriko ditu herrialdeko hamabi herritan, nahi duenari alkohol proba egiteko. Kanpaina Maeztun hasi zen, eta urrira arte Guardia, Eltziego, Aramaio, Ondategi, Uribarri Gaubea eta Zanbranako jaietan izango da, besteak beste.

Batik bat gazteei zuzendutako kanpaina da, eta helburua da jaietan alkoholdun edari gehiegi hartzeak ekar ditzakeen arriskuez informatzea, sentsibilizatzea eta arriskuak prebenitu eta murriztea. Lau mila lagun inguruk –gehienak 30 urte baino gazteagoak– egin zuten proba iazko kanpainan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide