Gorde agendan! Enpresarean Azoka urriaren 25ean izango da Orona Ideon

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko uztailaren 31

Euskal enpresen eta profesionalen sarea lurraldearen lehiakortaunaz arituko dira. Ohi bezala, egitarauaren barnean, solasaldiak, adibide praktikoak, arin-arin aurkezpenak, etab. egongo dira

Euskal ekonomia eta gizartearen erronkak izango dira hizpide, lurraldearen lehiakortasunerako jauzia elkarrekin emateko. Bizi ditugun industria iraultza, digitalizazioa, lanaren automatizazioa... dira, besteak beste, zuzenean eragiten diguten hito esanguratsu batzuk. Enpresa aldi berezia bizi dugu, aukera eta mehatxuekin, iritzi eta proposamen oso ezberdinekin. Azoka profesionalaren laugarren edizio honetan, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak trukatzeko. 

Jardunaldia goizez ospatuko da aurten 9:00etatik 14:00etara, ondorengo bazkari batekin. 

Irailean zabalduko ditugu ekitaldiaren egitaraua eta izen-emateko formularioa. 

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea. 

Hona hemen 2016ko Enpresarean Azokako bideo-laburpena - Ekintzailetza eta finantziazio eredu berriak:

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago