Ziurtagiri bat? Eta askoz gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko uztailaren 30a

Hemezortzi urte bete ditu Bai Euskarari ziurtagiriak, aurtengo ekainaren 13an adin nagusiko egin zen zerbitzua euskaraz eskaintzeko eta euskaraz lan egiteko urratsak ematen ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatzen eta saritzen dituen baiezgarria.

Abian jarri zenetik, etengabe garatu eta egokitu da proiektua. 2007an, Bai Euskarari Elkartearen sorrerarekin, egitasmoa beste entitate batzuekin partekatu zen eta 11 urte be- randuago, Bai Euskarari, ziurtagiri bat baino askoz gehiago da.

Elkarlana da proiektu honen oinarria sorreratik eta euskal komunitatearen inplikazioari eta ekarpenari esker, aurrerapauso nabarmenak eman ditu helburua lortzeko bidean.

Erronka zehatza da: euskara eremu sozioekonomikoan txertatzea eta erabiltzea, egunerokoan normaltasunez aritzeko eta hizkuntzaren biziberritzerako. Iparra argi dagoelarik, Bai Euskarari Elkartea komunitatea sendotzeko ari da lanean, baliabideak etengabe sortzen eta eguneratzen. Eta ez hori bakarrik; gero eta eragin handiagoa hartzen ari diren beste zenbait proiektu ere ari da elikatzen: Enpresarean, enpresen eta profesionalen sarea; Lanabes, Araban Euskara Lanean; eta Lansarean, euskarazko lan-atari bakarra, besteak beste. 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago