Uztailaren 28an eta 29an, AHTaren aurkako bizikleta ibilaldia antolatu dute Lautadako eta Arabako Haranetako AHTaren aurkako plataformek. Nafarroan ere, uztailaren 26tik 29ra bizikleta martxa bat egingo dute. Igandean, arabarrak eta nafarrak Altsasun elkartuko dira, jai giroan.
Arabako txirrindulariak larunbatean aterako dira, Miranda de Ebroko tren geltokitik, 10:30ean, Ribabellosa, Quintanilla, Manzanos, Argantzun, eta Langraiz Oka, zeharkatu ondoren, 14:00ak aldera, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazara iritsiko dira. Arratsaldean, Dulantzira joango dira, eta gaua bertan emango dute.
Igandean, berriz, Ezkerekotxa, Agurain, Araia, Urabain, eta Andoinetik igaro ondoren, Altsasura iritsiko dira, 17:30ak aldera.