Azaroaren 18tik aurrera itxiko dute Intersport Marañonek Gasteizko Bake kalean duen kirol-arropa denda, hiriburuan dituztenen artean handiena. Ondorioz, jakinarazi dutenez, hamabost urte baino lanean zeramaten hiru langile kalean geratuko dira; aurretik, langile finkoak beste dendetan lanean hasiko zirela iragarri bazuten ere, ez da hala izango.
Intersport Marañonen denda handia itxi eta beste bi txikiak mantentzeko asmoa dute –Domingo Beltran eta Prado kalean daude hauek–. Hiru hamarkada baino gehiago bete ditu Gasteizko kirol-arropa denda ezagunak.