Intersport Marañonen Bake kaleko denda datorren astean itxiko dute

Erredakzioa 2018ko aza. 9a, 13:28
Bake kaleko denda. /I. Marañon

Hilaren 18an itxi, eta hiru lagun kaleratuko dituzte; Domingo Beltran eta Prado kaleko kirol-arropa dendak mantenduko dituzte.

Azaroaren 18tik aurrera itxiko dute Intersport Marañonek Gasteizko Bake kalean duen kirol-arropa denda, hiriburuan dituztenen artean handiena. Ondorioz, jakinarazi dutenez, hamabost urte baino lanean zeramaten hiru langile kalean geratuko dira; aurretik, langile finkoak beste dendetan lanean hasiko zirela iragarri bazuten ere, ez da hala izango.

Intersport Marañonen denda handia itxi eta beste bi txikiak mantentzeko asmoa dute –Domingo Beltran eta Prado kalean daude hauek–. Hiru hamarkada baino gehiago bete ditu Gasteizko kirol-arropa denda ezagunak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide