300.000 artikulu euskaraz Wikipedian

Erredakzioa 2018ko uzt. 23a, 12:33

Hiztun/artikulu kopuru aldagaia neurtuta, mundu mailako 10. hizkuntza da euskara.

300.000 artikuluen muga gainditu berri du Euskarazko Wikipediak. Marka borobil hori irudikatzeko, gainera, sarrera berezi baten argitalpena baliatu nahi izan dute wikilariek: Euskararen jatorria.

Argitaratu berri duten artikulua lan sakona da, 133 erreferentzia bibliografiko dituena eta nerabeek ikasketetan behar izaten duten informazio iturritzat erabil dezaten landutakoa. Hori da, hain zuzen ere, Wikipedia elikatzeko lanetan diharduten lagunek begiz jota duten helburuetako bat, 12-16 urte bitarteko ikasleek informazio hobea eta euskaraz eskura izan dezaten lortzea.

300.000 artikuluko kopuru hori gaindituta, euskara 31. postuan kokatzen da Wikipedian. Are gehiago, hiztun/artikulu arteko aldagaia kontutan hartuta, mundu mailako 10. hizkuntza izango litzateke. Halere, Wikipediako artikuluek izan behar duten gutxieneko kopurua aintzat hartuta egingo balitz neurketa, 50. postuan egongo litzateke.

Datu guzti horiek wikipedistek darabilten txokoan ikus daitezke, eta bide batez, guztion artean hobetzen jarraitzeko gonbidapena ere luzatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago