Lau eguneko bidea egin du Euskarabenturak Araban

Estitxu Ugarte, Esti Lanao 2018ko uzt. 16a, 11:47

Gatz-Harana bisitatu du Euskarabenturak, besteak beste.

EuskarAbentura Arabara sartu zen iragan ostegunean, Añanatik. Gatz Harana bisitatu zuten gazteek, eta herriko igerilekuetan lo egin zuten, izarpean; hurrengo egunean Argantzunera abiatu ziren, bertako ikastolako kideen eskutik ikastola txikiaren errealitateaz gehiago jakin nahian, baita Arabako errealitate soziolinguistikoaz ere. Gasteizera larunbatean heldu zen espedizioa, eta igandea Agurainen eman zuten. Hurrengo lau egunetan Gipuzkoa zeharkatuko du 130 lagunez osatutako espedizioak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago