Noiz erabaki zenuen ALEAren harpidedun egitea? ALEA sortu zenean enteratu ginen: komunikabideetan ikusi genuen eta lagunek esanda. Orduan egin genuen harpidetza. Bere garaian GEU Gasteiz iristen zen etxera, eta ALEA sortu zenean naturala izan zen harpidedun egitea.
Zergatik da ezberdin ALEA? Nabarmenena euskalduna dela, eta, batez ere, Arabako informazioa dakarrela, bai eskualdekoa eta baita hiriburukoa ere. Badira berri batzuk agian ez hain inportanteak edo hain haundiak baina ezagutzea eta jakitea gustatzen zaigu. Azken finean, Araban zer gertatzen den jakiteko tresna da, eta euskaraz.
Nora eramango zenuke? Eramateko eta irakurtzeko formatu erraza daukanez, edonora. Bai igerilekura bai hondartzara, poltsa batean erraz sartzen den aldizkaria da, beraz, eraman eta edonon irakur daiteke. |