Uda Araban igaroko duten ume sahararrei harrera egin diete

Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 16:20

Saharako Tindufeko kanpamenduetatik etorri diren umeei ongi etorria egin diete. AFA

Berrogei haur etorri dira Oporrak Bakean programaren barruan; beste hamaika Arabako Bakelekua elkarteak hartu ditu, Zuhatzu-Kuartangon.

Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetatik Arabara heldutako haur sahararrei ongietorria egin diete gaur eguerdian Aldundian. Harrera ekitaldian berrogei haur izan dira, Oporrak Bakean programaren barruan hartu dituzten familiekin batera. Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala ari dira proiektua gauzatzen, Saharako haurrei harrera egiteko familien Afanis elkartearekin lankidetzan. 

Halaber, Arabako Bakelekua elkartearen eskutik, Zuhatzu-Kuartangon izango diren beste hamaika adingabe sahararrek ere parte hartu dute ekitaldian.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago