"Kalaka Komunikazio Parekidea"-ren sortzaileak diren Ilazki Gainza eta Nerea Uria izan ditugu #EnpresareanTB kanalean, proiektu berezi bat aurkezteko: EKION
Bikote ekintzaileak behar berezia ikusi zuen proiektua martxan jartzeralkoan, profesionalek argi ikusi zuten egitasmoak euskaraz abiatzeko eta bidea egiteko baliabideak behar dituztela, emakume gisa. Orduan erabaki zuten EKION proiektua sortzea, emakume ekintzaileei bidea erraztuko dien ekimena.
Gaur egun webgune bat da, baina asmoa da formakuntza eskaintzea eta emakume ekintzaileei zuzenduriko jardunaldiren bat prestatzea. Emakume ekintzaileen egoera ez da erraza, ohikoena da bakarrik sentitzea da eta ideiak garatzeko aukerarik ez izatea; horren aurrean, generoarekiko ikuspegi bereziarekin, laguntza, baliabideak eta informazioa eskainiko dituzte Kalakatik.
Atal ezberdinak egongo dira: emozioen kudeaketa, estrategia, komunikazioa, aholkularitza... eta informazio guztia euskaraz eskainiko da. Post gehienak gizonezkoentzako ere baliagarriak diren arren, Gainza eta Uriak nabarmendu nahi izan dute proiektua emakumezkoentzat dagoela bideratuta, laguntza eta babesa behar dutelako.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.