Udara honetan, etxean, enpresan, hondartzan edo-eta mendian, izan eskura argitaratu berri dugun Bai Euskarari aldizkaria.
25. aleak Bai Euskarari Elkartearen berritasunak eta ekainaren 4ean ospaturiko sariketa ekitaldiaren eduki guztiak jasotzen ditu. Egunotan, blogaren bidez kronika, albiste eta elkarrizketak zabalduko ditugu, baina, nahi izatekotan, zure aldizkaria PDF formatuan deskarga dezakezu. Era berean, gogoan izan, ziurtagiriduna bazara bulego edo establezimenduan jasoko duzula ale berria; utzi espazio ireki batean langile eta kanpoko pertsonek irakur dezaten!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.